
OLENTZARO SANTURTZIRA DATOR 2009-12-24
GOIZEAN:
11:00etan Bihotz Gaztea taldearekin batera, Olentzaro Serantes menditik jaitsiko da eta Villar auzoko Begoñako Ama egoitzara abiatuko da, hango bizilagunei bisita egitera.
12:00etan Handik idi-gurdian Santurtzirantz jaitsiko da, musikariek eta parte hartu nahi duten herritarrek lagunduta. Ibilbidea Jose Miguel Barandiaran kaletik behera joango da, udaletxe aurretik igaro eta Gernika parkean amaituko da.
13:30ean Olentzaro Gernika Plazara heldutakoan, berriro ere euskal dantzak dantzatuko ditugu.
ARRATSALDEAN:
16:30ean Herritarrak Bizkaiko Jaurerriaren plazan bilduko dira ibilaldia Olentzarorekin batera egiteko. Ibilbidea bertan hasi eta Gernika Parkean amaituko da. Bidean Olentzero Jenaro Oraá, Murrieta etorbidea, Mendizabal Kapitaina, Juan XXIII eta Maestro Calles kaleetan ibiliko da bere idi-gurdian.
18:30ean Ibilbidea bukatutakoan, Olentzarok herri-erromeria giroan, Santurtziko umeei harrera egingo die baserriko atean. Gernika Parkean.