
KONTSUMITZAILEAREN INFORMAZIORAKO UDAL BULEGOA
Murrieta etorbidea, 25 (Oriol Jauregiaren ondoan).
48980 Santurtzi
Tlf. 94 461 45 51
Fax:94 462 71 31
Kontsumoko Kontsultak egiteko: omic-santurtzi@kontsumo.net
Jendearentzako ordutegia:
- Astelehenak, asteazkenak eta ostirak: 9:00 - 14:00.
- Eusko Jaurlaritzako Kontsumitzailearen Telefonoa: 900 600 500 (doako deia).
Zer da KIUB?
Kontsumitzailearen Informaziorako Udal Bulegoa doako zerbitzua da, Udalak Santurtziko herritarren eskura jartzen duena.

Zertarako da KIUB?
- Herritarrei, kontsumitzaile eta erabiltzaile diren neurrian, ondasunak erosten dituztenean eta zerbitzuak erabiltzen dituztenean euren eskubideak zelan defendatu behar dituzten jakinarazteko.
- Kontsumitzaile eta erabiltzaileen kexak, salaketak eta erreklamazioak jasotzeko eta erakunde edo organo eskudunei bidaltzeko.
- Kexak eta erreklamazioak daudenean, aldeen arteko bitartekoa izateko eta konponbidea bilatzeko.
- Kontsumoaren arloko zentro publiko edo pribatuen helbideak eta zeregin nagusiak azaltzeko.
- Kontsumoaren arloko heziketa eta prestakuntza jarduerak egiteko.
Nork erabil dezake OMIC?
- Ondasunak erosten dituzten edo zerbitzuak erabiltzen dituzten pertsonek, beraiek direnean azken jasotzaileak.
- Ezin dituzte KIUBeko zerbitzuak erabili ondasunak eta zerbitzuak erosi, biltegiratu edo kontsumitzen dituzten pertsonek, ez badira azken jasotzaileak.
Noiz erabili KIUB?
- Ondasun bat (etxebizitza, autoa, altzaria, etxetresna elektrikoa, etab.) erosi edo zerbitzu bat (asegurua, lanak, banketxea, bidaia, autoaren konponketa) kontratatu AURRETIK informazioa jasotzeko.
- Zure eskubideekin arazoren bat izan ONDOREN, kexa edo erreklamazioa zelan aurkeztu behar den jakiteko.
Baina ... KIUBak ezin du eskurik hartu
- Partikularren arteko harreman pribatuetan.
- Epaitegian bidea hasi duten arazoetan edo epailearen epaia daukaten arazoetan.
- Erreklamazioa administrazio publiko baten aurkakoa denean.